→Basauri

Emakumeak Aniztasunean elkartea ere euskararekin bat

basauri emakumeak aniztasunean be bagara 2015

Laugarren urtez ospatuko da aurten Basaurin Be Bagara jaia eta Euska­rabila Elkarteak laguntza eskatu dio Emakumeak Aniztasunean elkartea­ri: “Bai Euskarabilak bai guk Basau­rin euskararen erabilera sustatze­ko ahaleginak egiten ditugulako jo dute guregana, dio Francy Fonseca Linares Emakumeak Aniztasunean elkarteko zuzendariak: “Gure el­kartean munduko edozein tokitako emakumeak gaude, ez dakigu eus­karaz, baina hizkuntzarekiko jarrera baikorra daukagu, euskara ikastaroa egin genuen eta gure seme-alabak D ereduan matrikulatzen ditugu”.

Azaroaren 29rako Euskarabilak prestatu duen jaian Emakumeak Aniztasunean elkarteak bi ekintze­tan hartuko du parte. Alde batetik, pankarta bat egingo dute Basaurin Be Bagara lemarekin: “Patchwork bat egingo dugu, hau da, ehun ez­berdinetako zatiak lotu eta josi egingo ditugu. Eta, noski, edozei­nek parte har dezake ekimenean”, dio Francyk. Apirila bukatu arte, asteartetan (18:00etatik 20:00eta­ra) eta asteazkenetan (10:00etatik 12:00etara) Echando Raices zen­troan elkartuko dira. “Lemako letra bat josi barik utziko dugu, azaroaren 29an Solobarria plazan bertan jos­teko”, dio Francyk.

Bestetik, kontakizun labur bat egingo dute: emakume migratzai­leen esperientzia kontatuko duen istorioa, alegia. Irailetik aurrera ha­siko dira narrazioa eratzen, euskara­tu egingo dute eta jaian antzeztuko dute.

2008TIK EMAKUMEAREN AHALDUNTZEA BULTZATZEN

Orain dela zazpi urte sortu zen Emakumeak Aniztasunean elkartea. Jatorri ezberdineko hogei emaku­me inguruk osatzen dute elkartea; basauriarrak ere badaude. Geroztik, hainbat jarduera burutzen dituzte 2010ean sortutako Echando Raices Kulturen Arteko Zentroan. “Hizkun­tzak ikasteko ikastaroak (arabiera, ingelesa, frantsesa) edo laguntza eskolarra euskaraz ematen ditugu. Gainera, doako ekintzak ere anto­latzen ditugu: coffe break, zinema forum eta erakusketak, besteak beste”, dio Francy Fonseca zuzen­dariak. Emakumearen ahalduntzea formazioan, orientabidean edo atentzioan bultzatzea dute xede nagusi.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak