→Basauri

Martxa, kontzentrazioa eta antzerkia Emakumearen Nazioarteko Egunean

basauri martxoak 8 2016 kontzentrazioa

Martxoaren 2tik 27ra bitartean zenbait jarduera antolatu dituzte Basaurin Emakumearen Eguna ospatzeko. Besteak beste, mahaingurua eta kontzentrazioa.

Martxoaren 2tik 27ra bitartean zenbait jarduera antolatu dituzte Basaurin Emakumearen Eguna ospatzeko

Basauriko Udalak eta Marienea Emakumeen Etxeak Martxoaren 8aren inguruko programa antolatu dute, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira. Hilabete osoan zehar ekintza ezberdinak prestatu dituzte, besteak beste, ‘Feminismoa Bazterretatik’ mahaingurua, martxa feminista, ‘Zutik emakumeok’ kontzentrazioa eta antzerki emanaldia.

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2017 – EGITARAUA

Martxoak 2, osteguna

18:00 Mahaingurua Marienean: Feminismoa bazterretik. Doan

Martxoak 4, larunbata

12:30-14:00 Martxa feminista: Arizgitiko plaza (12:30), Merkatu plaza (12:45), Manuela Egigurenen estatua (13:00), ibiltariaren estatua (13:15) eta Bentako plaza (13:30). BERTAN BEHERA GERATU DA EKINTZA EURIA IRAGARRITA DAGOELAKO.

Martxoak 8, asteazkena

13:00 Kontzentrazioa Arizgoitiko plazan (euria bada, udaletxe aurrean)

Martxoak 24, ostirala

20:30 Antzerkia Social Antzokian: Ladydi Garcia (euskaraz)

Martxoak 27, asteazkena

18:30 Antzerki-foruma Marienean: Ladydi Garcia. June Fernandez

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak