→Basauri

Emakumeentzako Skate ikastaroa San Migelen eta Basozelain

Martxoaren 18an, larunbatez, Zirt Zart gazte zerbitzuak Udalarekin eta Basauriko Skate Taldearekin lankidetzan Skate ikastaroa antolatu du San Migelen. Oraingo honetan ‘Emakumeak eta kirola’ izan nahi dute hizpide, hortaz, emakumeei egongo da zuzenduta ikastaro txikia. Tailerra doakoa izango da eta nahi duenak parte har dezake. 18:00etan hasiko da ikastaroa eta 20:00ak arte luzatuko da Taberna Nagusian.

Era berean, martxoaren 24an, ostiralez, Basozelai Gizarte Etxeak emakumeentzako skate ikastaro bera prestatuko du ordu berean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak