→Basauri

Eneko Amezketa basauriarra, Gatiburen azken bideoklipean

basauri eneko amezketa 2017 gatibu aske maitte bideoklipa

Aske Maitte abestiaren bideoklipa argitaratu berri du Gatibu taldeak, Izaro kantautorearen kolaborazioarekin. Eneko Amezketa basauriarra ageri da bertan.

Aske Maitte abestiaren bideoklipa argitaratu berri du Gatibu taldeak (Aske maitte, aske bizi diska, 2016), Izaro kantautorearen kolaborazioarekin. Hain zuzen, San Juan bezperan estreinatu zuen talde gernikarrak bideoklip berria. Bertan, Ross Dantza Eskolako dantzariek parte hartzen dute eta tartean, Eneko Amezketa basauriarra ageri da.

Dantzaren munduan ezaguna da Amezketa. Ekaitza Dantza Taldeko sortzaileetako bat izan zen eta bertan hasi zuen ibilbidea. Ondoren Antzart Dantza Taldean aritu da bai Euskal Herrian bai hemendik kanpo ere, Nortasunaren Bila ikuskizuna aurkezten. Gaur egun, Gernikako Ross Dantza Eskolako partaide da.

Gora