→Basauri

Energia-kontsumoa optimizatuko dute Basauriko eraikin publikoetan

Basauriko udaletxean, kiroldegietan, Kultur Etxeetan, Udal Euskaltegian eta Etxe Matia egoitzan hobetuko dute energia-kontsumoa

Udal energia-kontsumoa optimizatzeko laguntza teknikorako kontratua urtebeterako berritu du Basauriko Udalak. Lizitazio publikoa egin ondoren, Gestelec SL enpresa da kontratuaren esleipeduna 5.986 euroan. Enpresa esleipedunaren zereginak izango dira: elektrizitatearen eta gasaren hileroko faktura egiaztatzea; hilero eguneratutako energia-kontsumoei buruzko txostena egitea (euroak eta KWh-ak); instalazioak monitorizatzea; eta kontratazio-parametroak aldatzeko aholkuak ematea (kontratatutako potentzia, tarifak edota orduaren araberako diskriminazioa).

Energia-kontsumoaren hobekuntza Udalaren zein erakunde autonomoen horniduretan emango da: Basauri Kirolak, Kultur Basauri, Udal Euskaltegia eta Etxe Maitia egoitza.

Gaur egun 176 elektrizitate-kontratu eta 36 gas-kontratu ditu bere gain Basauriko Udalak. Enpresa esleipendunak horiek guztiak aztertu beharko ditu. Horrez gain, udal jabetzapeko sarera konektatutako 6 eguzki-instalazio fotovoltaikoek sortutako elektrizitatearen jarraipena egin beharko du Gestelec enpresak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak