→Basauri

Enpresak sortzeko eta sendotzeko mintegia Behargintzaren eskutik

basauri etxebarri behargintza 2015

Aurre-ekintzailetza mintegia ekainaren 1etik 5era bitartean emango da eta Basauriko zein Etxebarriko pertsonei dago zuzenduta. 12,5 orduko iraupena izango du ikastaroak.

Behargintza Basauri-Etxebarrik enpresak sortzearekiko eta sendotzearekiko daukan helburuarekin bat eginez, ekainaren 1etik 5era “Aurre-ekintzailetza mintegia” antolatu du Basozelaiko Gizarte Etxean 10:00etatik 12:30era. Garatu gabeko negozio ideia duten pertsonei edo ekintzaile moduan proiektu bat nola abiatzen den jakiteko informazioa eta jarraibideak jasotzeko aukera izango dute Basauriko eta Etxebarriko pertsonek. Horiek horrela, kreatibitate eta berrikuntzarekin erlazioa duten teknikak erabiliz, negozio ideien sorkuntzan baliogarriak diren baliabideak barneratuko dituzte parte hartzaileek.

Formazio ekimenean parte hartu nahi duten pertsonek, dagokien eskabidea betez apuntatu daitezke, 94 426 29 99 telefonora deituz edo online bidez, edo Behargintza Basauri-Etxebarrira (Baskonia Kalea 1, Basauri) edo Etxebarriko Udal Informatika Zentrora gerturatuz (Egetiaga Uribarri Kalea 1.A, Etxebarri). Plazak mugatuak dira.

MINTEGIAREN NONDIK NORAKOAK

Lehen saioa (2,5 ordu). Negozio idea proiektu baten bihurtzeko motibazioak.

Bigarren saioa (2,5 ordu). Ekintzaile bihurtu arteko jarraitu beharreko ibilbide pertsonalaren hausnarketa.

Hirugarren saioa (2,5 ordu). Edozein proiektutan kontutan hartu beharreko behar legal, fiskal edota laboral orokorrak.

Laugarren saioa (2,5 ordu). Ekintzaile bihurtzeko orduan izan ditzakezun beldurrak eta hauek gainditzeko gaitasunak.

Bosgarren saioa (2,5 ordu). Negozio idea bat nola identifikatu eta zertan ezberdindu naitekeen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak