→Basauri

“Erabakia ehuntzeko” herritarren parte hartzea eskatu du Gure Eskuk

basauri gure esku dago ibaigane 2014

Otsailaren 6an, ostiralez, aur­tengo Gure Esku Dago ekime­naren berri emango dute Ba­sauriko Ibaigane Kultur Etxean 19:30ean. Iaz egin zuten giza-katearen ondoren, 2015ean “Erabakia #ehuntzen” leloa erabiliko dute.

Horrez gain, Basauriko Gure Esku Dago taldeak jende gehia­go behar duela adierazi dute bertako arduradunek: “Lan edo ikasketa kontuak direla eta, iaz zeuden lagun batzuk lan taldea utzi beharrean izan dira eta Basaurin dugun egoera nahiko tristea da momentu honetan: 2-3 pertso­na bakarrik gaude, eta batzuetan zaila egiten zaigu bileretarako orduak zehaztea”.

Era berean, Basauriri zuzendutako ekimenak lantzea “oso lan gogo­rra” dela adierazi dute eta egoera horri buelta eman ezean, taldea de­segitera behartuta” leudekeela azaldu dute. Horregatik, basauriarrak herri ekimen honetan parte hartzera anima daitezen mezua zabaldu nahi dute lau haizeetara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak