→Basauri

Ero, Kurixe, Atzekabe, Semejantes, Trastorna2 eta Maider Legarreta Festibas jaialdian

Maiatzaren 16an 22:00etatik aurrera ospatuko da jaialdia Basauriko San Isidro plazan. Bentako jaien egitarauaren barruan joko dute musika taldeek.

Bentako jaien programaren barruan Festibas jaialdia ospatuko da maiatzaren 16an San Isidro plazan. Basauriko musika taldeak bultzatzeko jaialdia da eta zuzenean aritzeko aukera izango dute hurrengo taldeek: Ero, Kurixe, Atzekabe, Semejantes, Trastorna2 eta Maider Legarreta. Musika jaialdia 22:00etan hasiko da.

Festibas Basauriko Udalak bultzatutako musika jaialdia da, Zirt Zart gazte bulegoaren bitartez antolatuta.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak