→Basauri

Errefuxiatuen aldeko martxa egingo dute Basauritik Gernikara

basauri ongi etorri errefuxiatuak plataforma aurkezpena 2016 4

Basauriko Ongi Etorri Errefuxiatuak (OEE) plataformak asanblada irekia deitu du martxoaren 16an, ostegunez, Marienean. Gernika 2017 ekimena azalduko dute.

Basauriko Ongi Etorri Errefuxiatuak (OEE) plataformak asanblada irekia deitu du martxoaren 16an, ostegunez, 19:30ean Marienean. Errefuxiatuek gaur egun bizi duten egoera aztertuko dute bertan eta eta apirilean egingo duten ekimenaren berri emango dute.

Hain zuzen, apirilaren 29an Basauriko OEE plataformak martxa burutuko du Gernikara, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak antolatu duen ekitaldiaren baitan.

ELKARTASUN TOPAKETA

Basauri eta inguruko herrietatik oinezko zutabeak egingo dituzte Gernikaraino apirilaren 29an. Bertan, errefuxiatuarekin elkartasunerako nazioarteko topaketa antolatuko dute, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira (1937ko apirilaren 26an bonbardeatu zuten Gernika Alemaniako Kondor Legioak eta Italiako Aviazione Legionariak).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak