→Basauri

Errefuxiatuen egoera aztertuko du Basauriko Bozeramaileen Batzordeak asteon

Andoni Busquet Basauriko alkateak Bozeramaileen Batzordea deituko du asteon, Europara etortzen ari diren errefuxiatuen egoerari nola aurre egin eztabaidatzeko. Zentzu horretan, Udalbatzako kideen artean “ahalik eta adostasun mailarik handiena” lortu nahi du alkateak, “beti ere Udalaren eskumen, aukera eta baliabideak kontuan izanda“.

Basauriko Udaleko talde sozialistak migrazio-gatazka horri buruzko mozioa aurkeztu du eta datorren osoko bilkuran eztabaidatuko dute. EAJko gobernu taldeak ere erakundearen konpromisoa adierazteko proposamena aurkeztuko du, “bizi dugun larrialdi humanitario egoera honen aurrean errefuxiatuen giza-eskubideak aldarrikatzeko“.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak