→Basauri

Bizkaiko kostaldean dabil atzo Basaurin zerura botatako Eskarabilera

Eskarabilera Arizgoiti Basauri Jaiak 2016

Aurten Basajaunak koadrila izan da Eskarabileraren arduradun eta atzokoan zerura bota zuena.

Atzoko 21:00ak aldera Basaurin zerura bota eta gaur Bizkaiko kostaldean nonbait dago Eskarabilera, baina aurrera darrai, ez da uretan erori. Sare sozialetan, gaur goizean topatu dute Arrigorriagan topatu dutela zabaldu den arren, xurrumurrua besterik ez da, 2010ean Laguntasuna koadrilak botatako Eskarabileraren argazki batekin, Orozkoko pinu batean topatu zutenekoa.

Aurten Basajaunak koadrila izan da Eskarabileraren arduradun eta atzokoan zerura bota zuena. Koadrilak berak agertu duenez, eurek duten azken informazioaren arabera Bizkaiko kostaldean dabil. Azkenengoz, atzo 23:00eta Lekeition ikusi zutela dio Basajaunak koadrilak Facebooken argitaratu duen testuan. Konfirmatu daitekeena da ez dela egia Arrigorriagan topatu dutenik.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak