→Basauri

Eskarabileraren omenezko FlashMob-a egingo da bihar Basauriko Trintxeretan

Bihar, urriak 18, Sanfausto jaien barruan antolatu den euskal erromeria baino lehen, Eskarabilera omenduko da dantza baten bitartez. Basauriar guztiek parte har dezakete.

Ekintza hau 20:00etan izango da San Fausto plazan, euskal erromeria baino lehen. Honat taldearen eta Pretty Dolls dantza taldearen laguntzarekin burutu da flashmob hau. Izan ere, abestia Eskarabilera Bila da, Honat-ek eginikoa, eta dantza Pretty Dolls taldearena da. Hemen ikus eta ikas ditzakezu dantzaren nondik norakoak:

Gora