→Basauri

Esku Pilota XV. Gazte Txapelketako finalak, ekainaren 18an Basaurin

basauri san migel 2015 eskupilota

Ekainaren 18an San Migeleko frontoiak XV. Gazte Txapelketako finalak hartuko ditu 10:00etatik aurrera. Guztira Bizkaiko 65 pilotarik hartu dute parte.

Ekainaren 18an, igandez, San Migeleko frontoiak XV. Gazte Txapelketako finalak hartuko ditu 10:00etatik aurrera. Guztira Bizkaiko 65 pilotarik hartu dute parte lehiaketan sei kategoria ezberdinetan banatuta (hasiberriak, aurreumetxoak, umetxoak, umeak, neskak eta gaztetxoak). Finalera 12 bikote iritsi dira.

Hauek izan dira txapelketan ordezkari izan diren udalerriak: Basauri, Etxebarri, Usansolo, Zornotza, Igorre, Zeanuri, Dima, Lemoa, Urduña, Larrabetzu, Orozko eta Zaratamo. 

XV. GAZTE TXAPELKETA – FINALAK
  • Hasiberriak

Maren Aparicio (Basauri) vs Markel Gomez (Basauri)

  • Aurreumetxoak

Urko Rodriguez – Unax Agirrebengoa (Basauri) vs Peio Burdalo (Dima) – Hodei Ercilla (Basauri)

  • Umetxoak

Laiene Etxezarraga (Usansolo) – Amets Arteaga (Basauri) vs Etxahun Olazabalaga – Aimar Aldazabal (Dima)

  • Umeak

Galder Rodriguez – Asier Pabo (Basauri) vs Yeray Rivera – Markel Diez (Basauri)

  • Neskak

Nere Sagarna – Ane Baraizarra (Larrabetzu) vs Junkal Gonzalez – Jone Goiri (Larrabetzu)

  • Gaztetxoak

Ibai Bernal (Basauri) – Ekhiotz Goikuria (Usansolo) vs Unai Pascual – Igor Rodriguez (Basauri)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak