→Basauri

Esne Beltza eta Georgie Dann dira Basauriko Jaietako kontzertu nagusiak

Basauri Jaiak Georgie Dann Kontzertua

Basauriko jaiak antolatzen dituen Herriko Taldeak elkarteak sanfaustoetako kontzertuen berri eman du gaur. Joan den astean aurreratu genuenez, Txapelpunk izango da emanaldietako bat, baina guztietan deigarriena Georgie Dann-en kontzertua izango da, urriaren 11an, jubilatuen egunean.

Basauriko jaiak antolatzen dituen Herriko Taldeak elkarteak sanfaustoetako kontzertuen berri eman du gaur. Joan den astean aurreratu genuenez, Txapelpunk izango da emanaldietako bat, baina guztietan deigarriena Georgie Dann abeslariaren kontzertua izango da, urriaren 11an, jubilatuen egunean.

Aurtengo sanfausto jaiak urriaren 8an hasi eta 16an bukatuko dira. Festen lehen egunean, Txapelpunk eta Batek Daki erromeria arituko dira. Bigarren larunbatean, Esne Beltza izango dira zuzenean. Tartean, ostiralean, Ska-P taldeari tributoa egingo dion Gato Lopezek joko du.

BASAURI – SAN FAUSTO 2016
Urriak 8 Larunbata: Txapelpunk + Batek Daki erromeria
Urriak 11 Asteartea (Jubilatuen eguna): Georgie Dann
Urriak 14 Ostirala: Gato Lopez (Ska-P taldeari tributoa)
Urriak 15 Larunbata: Esne Beltza

Gora