→Basauri

Niketz, LDH eta Artaza Combat Txarraska Gaztetxean, Etxebarriko Ehuneko Bat jaialdiko aurkezpen jaian

Ekainean ospatuko da Ehuneko Bat Punk-Rock jaialdia Etxebarrin, eta maiatzean jaialdiaren aurkezpen jaia antolatu dute Basauriko Txarraska Gaztetxean. Maiatzaren 4an, larunbatez, izango da aurkezpen jaia eta bertan arituko dira Niketz, LDH (Los Del Humo), Artaza Combat taldeak eta DJ Txingu. Kontzertuak 20:00etan hasiko dira eta sarrera 5 eurokoa izango da.

2019ko Ehuneko Bat jaialdia ekainaren 28an eta 29an ospatuko da Bekosolo parkean. Aurten kartela osatuko dute: Narco, Reincidentes, Dakirria, Sensa Yuma, Brutus’ Daughters, Karne Cruda, Desorden, Milenrama, Radiocrimen, Pozo Septiko (12 urte ondoren eszenara itzuliko dira), The Skalzos eta Los Escapaos taldeek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak