→Basauri

Etxebizitzetan irisgarritasuna hobetzeko 198.989 euro bideratu ditu Basaurik

basauri gipuzkoa kalea 2014

Igogailuak eta eskailera-igogailuak jarri dituzte eta sarrera-kota beheratzeko lanak ere egin dituzte 2014. urtean hainbat etxebizitza-parkeetan. Auzokideen 39 komunitatek diru-laguntzak jaso dituzte.

Basauriko Udalak, 2014an zehar, 198.989 euro bideratu ditu etxebizitza-parkean igogailuak eta eskailera-igogailuak jartzeko, baita sarrera-kota beheratzeko lanak egiteko ere. Guztira 39 auzokide-komunitatek jaso zuten diru-laguntza: 28 komunitatek igogailua jartzeagatik, 6 komunitatek eskailera-igogailua jartzeagatik eta 5 komunitatek sarrera-kota beheratzeko obrak egiteagatik. Emandako lizentzien kopuruari dagokionez, 2014an 10 lizentzia eman ditu Udalak igogailuak jartzeko, 6 lizentzia eskailera-igogailuak jartzeko eta 8 lizentzia sarrera-kota beheratzeko obrak egiteko.

2013ko urtarrilean, Basauriko Udalak araudi teknikoa aldatu zuen, etxebizitza-eraikinetan igogailuak jartzea sustatu, eta udalerriko etxebizitza-parkean irisgarritasuna hobetzeko xedearekin. Horren eraginez, malgutu egin ziren igogailuak jartzeko baldintzak: 26 eta 50 balizko erabiltzaile izango zituzten etxebizitza-blokeetako igogailuen zuloen gutxieneko neurria, 20 zentrimetro txikiagoa izan zitekeela ezarri zen. 2013. urtean 166.613 euro banatu zituen Basauriko Udalak obra hauek egiteko, iaz baino %19 gehiago.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak