→Arrigorriaga

Europako Ondare Jardunaldiek Hego Uribeko ‘burdina’ bisitatuko dute

bizkaia europako ondare jardunaldiak burdina 2015

Urrian zehar Europako Ondare Jardunaldiak ospatuko dira eta Hego Uribe eskualdean bisitaldi gidatuak eta erakusketak antolatu dituzte. Galdakaon, Ugaon, Basaurin eta Arrigorriagan erreserbak egiteko epea irekita dago jadanik.

Bizkaiak bat egingo du Europako Ondare Jardunaldiekin eta Hego Uribe eskualdean hainbat jarduera prestatu dituzte. Aurten, burdina izango da gai nagusia, gure lurraldearen historian funtsezko minerala.

Basaurin Finagako baseliza eta Basconia lantegia bisitatu ahal izango dira. Goiz Erdi Aroko aztarnategi erromatarrera eta Malmasingo gotorlekura bisitaldiak antolatu dituzte eta Behe Nerbioi arroko Burdin Aroko erromatarren garaiko beste aztarnategiekin erlazionatuko dituzte. Era berean, tren turistiko baten eskutik Basconia lantegiaren instalazioak bisitatzeko aukera egongo da.

Ugao-Miraballeseko Historia Ezagutzeko Zentroak bisita gidatua antolatu du Talleres de Miravalles lantegira eta bertan azalduko dute Ugaon bi burdinola egon zirela industria hau sortu aurretik. “Olagizona egun batez” erakustaldia ere antolatu dute Ugaon. Bertaratuko denak burdinezko minerala ikusteko eta ukitzeko aukera izango du. Horrez gain, aipatutako mineralaren prozesu osoa azalduko da, meategitik ateratzen denetik gure eskuetara heldu artekoa. Euro baten truke eta artisau forjarien laguntzarekin, interesatuak bere oroigarri propioa forjatzeko aukera izango du.

Galdakaok “Ibilbidea burdinaren historian barrena” lantzea proposatu du. Udalerriko leku desberdinetan barrena ibilbidea egingo dute, autobuseko joan-etorriak barne. Burdinak izandako historiaren berri emango dute Xabier Orue-Etxebarria eta Estibaliz Apellaniz herriko adituek eta Galdakaon aurkitu diren aztarnetan oinarrituko dute hitzaldia. Izan ere, Euskal Herriko lehenengo “Euskal labea” Galdakaon topatu zuten eta gainera, 2013an teknologia aurrehidraulikoz landutako burdingaia erreduzitzeko, Europan ezagutzen diren laberik handienak aurkitu zituzten bertan.


EUROPAKO ONDARE JARDUNALDIAK – BISITA GIDATUAK


 

 

basauri basconia lantegia bidebieta

 

BASCONIA, LATORRI LANTEGIA

Urriak 25 – BASAURI
Eguna eta ordua: Urriaren 25ean, igandean. 12:00etan
Elkargunea: Basauriko Social Antzokia
Infoa eta erreserbak: 944 666 311, leku-kopuru mugatua

 

 


 

 

FINAGAKO ARKEOLOGI MUSEOAbasauri finaga 2014 geuria

Urriak 17 – ARRIGORRIAGA / BASAURI
Eguna eta ordua: Urriaren 17an, larunbatean. 10:00etan
Elkargunea: Basauriko San Migel eliza. Ondoren, autobusez
Informazioa eta erreserbak: 944 651 657 – 944 651 660, leku-kopuru mugatua.

 

 


 

ugao miravalles lantegia

 

MIRAVALLES LANTEGIA

Urriak 10 – UGAO
Eguna eta ordua: urriaren 10ean, 11:30ean
Elkargunea: Jane jauregia
Infoa eta erreserbak: 946 480 704. Leku-kopuru mugatua

 

 


 

galdakao burdina ibilbidea

 

IBILBIDEA BURDINAREN HISTORIAN

Urriak 11, 17 eta 24 – GALDAKAO
Egunak eta orduak: urriak 11, 17 eta 24. 10:00etan
Elkargunea: Galdakaoko udaletxea. Ibilbidea autobusez
Infoa eta erreserbak: 944 010 572. Leku-kopuru mugatua

 

 

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|