→Basauri

Euskadiko eta Palestinako emakumeen arteko topaketaren emaitzak apirilaren 29an Basaurin

Apirilaren 29an aurkeztuko dira Marienean otsailaren 21ean eta 22an Basaurin Euskadiko eta Palestinako emakumeen elkarteen artean egindako topaketaren emaitzak.

Otsailaren 21ean eta 22an Topaketa bat egin zen Euskadiko eta Palestinako emakumeen elkarte eta elkarte feministen artean Marienea Basauriko Emakumeen Etxean. Topaketaren xede nagusia interes komunak partekatzea eta Palestinako lurralde okupatuko eta Euskadiko elkarteen arteko elkartasun sare bat sendotzea zen. Topaketa hau UNRWA Euskadik antolatu zuen bi lurraldeetako 10 elkarte baino gehiagoren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Orain, apirilaren 29an 19:00etan Marienean Topaketaren emaitzak aurkeztuko dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak