→Basauri

Zuztarretatik Oinez, Bertso topaketa eta Mintzodromoa, Basauriko Euskal Astean

basauri euskal astea 1 zuztarretatik kantaldia 2015 4

Maiatzaren 2tik 11ra bitartean ospatuko da Basauriko Euskal Astea. Ekimen ugari antolatu dituzte. Egitaraua hemen irakurgai:

Maiatzaren 2tik 11ra bitartean ospatuko da Basauriko Euskal Astea. Ekimen ugari antolatu dituzte, tartean, Musikaren Astea, ikastetxeen arteko Bertso Topaketa, liburu aurkezpenak eta antzerkia, ibilbide etnografiko eta kulturala, Euskal Jaia, Korrontziren kontzertua, Edurre, Agintzari eta Basauritar dantza taldeen laguntzarekin eta Mintzodromoa.

EUSKAL ASTEA 2017 – EGITARAUA

Maiatzak 2-5

19:30-20:30 Euskal Musikaren Astea. Udal Musika Eskolako ikasleek eskainitako kontzertuak. Udal Musika Eskolako aretoa.

Maiatzak 4, osteguna

10:00 Ikastetxeen arteko Bertso Topaketa Social Antzokian.

19:00 Liburu aurkezpena Pozokoetxe Kultur Etxean: “Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak”

Maiatzak 5, ostirala

11:00 Antzerkia Ibaigane Kultur Etxean: “Buah Txabal” (Unai Iturriaga, Jon Zubiaga). Antzerkigintza programan parte hartzen duten DBHko ikasleentzat.

Maiatzak 6-7

10:00 Zuztarretatik Oinez ibilbide etnografiko eta kulturala: San Migel eliza-Finaga-Castillo-Basozelai-Udaletxea (3 ordu). Maiatzaren 6an euskaraz eta gaztelaniaz eta maiatzaren 7an euskaraz.

Plaza kopuru mugatua: 30. Izena emateko www.basauri.eus webgunean apirilaren 18tik 28ra.

Maiatzak 6, larunbata

18:00-20:00 Euskal Jaia San Migeleko Gaztegunean: Euskal musika eta talo tailerra (12-18 urte)

20:00-22:00 Euskal Jaia Basozleaiko Gaztegunean: Euskal musika eta euskal pastela tailerra (12-18 urte)

Maiatzak 7, igandea

19:00 Korrontzi Dantzan ikuskizuna Social Antzokian. Agintzari, Basauritar eta Edurre dantza taldeen emanadia.

Maiatzak 11, osteguna

10:30-12:00 / 18:30-20:00 Mintzodromoa Solobarria plazan. Izena emateko epea maiatzaren 4a baino lehen Basauriko euskaltegietan

 

Gora