→Basauri

Euskal Ezkontzaren ikus-entzunezkoa argitaratu du Basauriko Udalak

basauri euskal ezkontza 2016 04 24 2

Basauriko Udalak, Koldo Fernandez argazkilariaren ekoizpenarekin, Euskal Ezkontzaren laburpen bideoa argitaratu berri du

Joan den apirilaren 24an Basaurik 1902. urtean ospatu zen Euskal Ezkontzaren antzezpena hartu zuen. Garai hartan Ygnacio Arteta Kareaga eta Hermenegilda Ybarreche Basoa ezkondu ziren eta horien omenez udalerriko kultur elkarte guztiek parte hartu zuten antzezpenean.

Hiru ardatz nagusi izan zituen egunak: ezkontza, bazkaria eta erromeria. Horren harira, Basauriko Udalak, Koldo Fernandez argazkilariaren ekoizpenarekin, ondorengo laburpen bideoa argitaratu berri du:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak