→Basauri

Sei kartel ezberdinek iragarriko dute Euskal Herriko Dantza Agerketa Basaurin

basauri euskal herriko dantza agerketa 2015 bizkotxalde

Urtero bezala Basaurik Euskal Herriko folklore tradizionalaren ikuskizuna hartuko du irailaren 16tik 18ra bitartean: Euskal Herriko Dantza Agerketa.

Urtero bezala Basaurik Euskal Herriko folklore tradizionalaren ikuskizuna hartuko du irailaren 16tik 18ra bitartean. Tailerrak, erromeria eta udalerriko dantza taldeen ekitaldiaz gain aurten hauek izango dira Dantza Agerketara etorriko diren taldeak: Indarra (Gasteiz), Etorkizuna eta Lekeitioko Estudiantina (Lekeitio), Mendigain (Isurtza), Oinatz (Oñati), Danzantes de San Lorenzo (Iruña) eta Idauze-Mendiko dantzariak (Zuberoa).

Aurten ekitaldia hedatzeko sei kartel argitaratu dituzte -aurreko urteetan kartel bakarra atera dute-. Etor Basabe diseinatzaile eta irudigile basauriarra izan da kartelen sortzailea: “Azken 10 urteetan ere gurekin lan egin du Etor Basabek eta aurten berrikuntza egiteko, sei kartel egitea egokitu diogu, gonbidatu ditugun sei dantza taldeetan oinarrituta”, dio Pili Castrok, Euskal Herriko Dantza Agerketaren antolatzaileetako batek.

Euskal Herriko Dantza Agerketa 2016 – Egitaraua

Irailak 16, ostirala

19:00 Tailerrak, erromeria eta sagardo eta txorizo dastaketa Solobarria plazan

Irailak 17, larunbata

18:00 Gonbidatutako dantza taldeen kalejira Social Antzokitik

19:00 EHDA ikuskizun nagusia Bizkotxalde parkean*

Irailak 18, igandea

19:00 Dantza saioa Basauriko taldeekin Bizkotxalde parkean*: Agintzari, Basauritar eta Edurre

*Euria eginez gero, Bizkotxalde parkeko ikuskizunak Social Antzokian izango dira
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak