→Basauri

Larriki gaixorik dauden presoak etxeratzeko mosaikoa Basaurin

basauri txus martin 2016 manifestazioa

Apirialaren 23an mobilizazioak egingo dituzte zenbait herritan. Txus Martin basauriarraren eta Joseba Borde ugaotarraren egoera salatuko dute Basaurin.

Apirialaren 23an mobilizazioak egingo dituzte Euskal Herriko zenbait herritan. Txus Martin basauriarraren eta Joseba Borde ugaotarraren egoera salatuko dute Basaurin

Sare Herritarra plataformak hainbat kontzentrazio deitu ditu apirila eta maiatza bitartean Euskal Herriko zenbait tokitan, “larriki gaixorik” dauden presoen egoera salatzeko. Hego Uribe eskualdean apirilaren 23an, igandez, izango da mobilizazioa. Hain zuzen, Basaurin 12:00etatik aurrera San Fausto plazan (Trintxerak).

“Ez begiratu beste aldera, ez izan espetxe politikaren bidegabekeriaren parte” lelopean giza eskubideen aldeko mosaikoa egingo dute ondorengo mezuarekin: “Euskal preso gaixoak etxera”. Txus Martin preso basauriarraren eta Joseba Borde ugaotarraren “egoera larria” salatuko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak