→Arrigorriaga

Euskara belaunaldiz belaunaldi transmititzeko kanpaina abian da Hego Uriben

hegouribe eman giltza euskara

“Eman giltza” kanpaina martxan jarriko da datozen egunetan, 1 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta.

Aurreko urteetan gertatu den bezala, Hego Uribeko Euskara Zerbitzuek “Eman Giltza” kanpaina bultzatuko dute datozen egunetan. 1 eta 5 urte bitarteko haurrei eta horien gurasoei zuzendua dago eta euskara belaunaldiz belaunaldi transmititzeak duen garrantziaz ohartaraztea du helburu.

Arrigorriagako, Basauriko, Etxebarriko eta Galdakaoko Udalek aipatutako adineko haurren etxeetara azalpen-liburuxka bidaliko dute. Alkarbiderekin elkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eudelen eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin garatutako kanpaina da “Eman Giltza”.

OPARIAK PARTE HARTZAILEEI

“Eman Giltza” ekimenean parte hartuz gero, hainbat opari banatuko dituzte, hala nola adur-zapiak urtebete dutenentzat eta askarirako poltsak 2, 3, 4 eta 5 urte dutenentzat. Horrez gain, KUKU liburuxka oparituko dute lehen urratsak euskaraz emateko tresnez josia: hitzak, esamoldeak, jolasak, ariketak eta DVD bat.

Edozein oztopori aurre egiteko, kanpainaren oinarrizko euskarria www.emangiltza.com webgunea da. Bertan aholkuak, gomendioak eta jokoak aurki daitezke, praktikara eramateko. Gainera, hiztegien, ipuinen eta marrazki bizidunen estekak bezain erreminta erabilgarriak ere daude.

Beste guraso batzuen testigantzak irakurri eta kontsultak egiteko aukera ere eskaintzen du. Gainera, inkesta bat betez gero, familia osoarekin gozatzeko sari apartak irabazteko aukera izango dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak