→Basauri

Dinamizatzaile lanpostua betetzeko eskaintza zabaldu du Euskarabilak

basauri euskarabila 1996 2016 20 urte

Lan eskaintza abuztuan zabaldu dute eta interesdunek irailaren 15era arte dute curriculuma bidaltzeko. Baloratuko dute eskatzailea Hego Uribekoa izatea.

2012ko Basaurin Be Bagarako lantaldea // Euskarabila

Euskarabila Euskaldunon Elkartea dinamizatzaile berri baten bila dabil. Lan eskaintza abuztuan zabaldu dute eta interesdunek irailaren 15era arte dute curriculuma bidaltzeko euskarabila@gmail.com helbide elektronikora.

Dinamizatzaileak elkartean erabakitako ekimenak dinamizatu eta koordinatuko ditu, diru-laguntzak kudeatuko ditu, bazkideekin komunikazioa eta harremanak bideratuko ditu, eta euskaldunekiko eta elkarteekiko sarea sendotzeaz arduratuko da.

Lan kontratua bederatzi hilabetekoa izango da -urritik ekainera bitartekoa-, 10 orduz astean.

ESKATUKO DUTENA
  • Euskara ondo menperatzea ahoz zein idatziz
  • Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea
  • Gestiorako gaitasuna izatea
  • Ekimeneko pertsona izatea
  • Talde lanerako prestutasuna
  • IKTen inguruko ezagutza eta zaletasuna
BALORATUKO DUTENA
  • Soziolinguistikako oinarrizko ezagupenak izatea
  • Hizkuntza plangintzari lotutako ikasketak izatea
  • Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia izatea
  • Hego Uribekoa izatea
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak