→Basauri

Euskaraldiaren aurkezpen hitzaldia eskaini du Topaguneak Basaurin

Basauri Euskaraldia 2018 Topagunea aurkezpena
Euskaraldiaren aurkezpen hitzaldia Basaurin // Geuria

Euskaraldia Basaurira heldu da eta herriko eragileak martxan jarri dira. Basauritarrak izeneko taldea sortu dute, Basauriko Euskaraldiko Batzorde Eragilea izango dena. Bertan Hego Uribeko Berbalagunak, Bolintxu AEK, Geuria – Hego Uribeko herri komunikabidea, Basauriko Udal Euskaltegia eta Basauriko Udala daude. Euskaraldia ekimenaren aurkezpena egin da maiatzaren 2an, 18:30ean, Pozokoetxeko Kultur Etxean. Topaguneko ordezkari den Manuel Moreno izan zen hizlari eta bertan hoegi lagunetik gora izan ziren.

Euskaraldia euskal hiztunok euskararen erabilera aktibatzeko ariketa soziala da. Eusko Jaurlaritzak eta Topaguneak bultzatu duten ekimen honetan 16 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean.

Basauri Euskaraldia 2018 Topagunea aurkezpena

Hogei bat lagun batu dira aurkezpen hitzaldian // Geuria

Euskararen ezagutza handiagoa da, baina erabilera ez. 11 egun horietan bi irudi erabiliko ditugu: Ahobiziak (ulertzen duenari euskaraz egingo dio, nahiz eta erantzuna erdaraz jaso, eta ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo die) eta Belarriprestak ( euskaraz hitz egingo diote ulertzen duelako eta, nahiz eta agian erdaraz erantzun, berari euskaraz hitz egitea nahi du).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak