→Basauri

Euskararen aldeko konpromisoak eta erronkak Solobarrian eta Social Antzokian

Euskararen Eguna ospatzeko, abenduaren 3an, larunbatez, ekitaldia antolatu du Udalak 12:00etatik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara. Basauri, euskararen aterpe lemapean, euskararen aldeko konpromisoa hartzeko eguna izango da eta partaideek euskararen alde egin ditzaketen ekimenak plazaratuko dituzte. Tailerrak, erakusketa, euskararen eguneko adierazpenaren irakurketa, eguneko argazkiak, txokolatada eta diskofesta prestatuko dituzte.

Abenduaren 11n, igandez, Basaurin Be Bagara jaia ospatuko da Social Antzokian 18:30etik aurrera. Erronkalariekin solasaldia, Roberto Tananta eta Berbalagunek egindako Erronka laburmetraiaren estreinaldia, Mingainetik Tira lehiaketako sari banaketa, Euskarak 365 adierazpenaren irakurketa eta Antzart Dantza Taldearen Nortasunaren Bila ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da. Jai-ekitaldiko sarrerak salgai egongo dira bi (umeak) eta lau (helduak) eurotan Social Antzokiko leihatilan eta Bolintxun.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak