→Basauri

Ehunka lagun Basauriko Euskararen Egunean, Solobarrian eta Social Antzokian

Solobarria karpan hasi ditu Basaurik Euskararen Eguneko ospakizunak. Bertan Zuztarretatik Hostoetara ekimena izan da: tailerrak, erakusketak, photocall-a eta euskararen aldeko ehunka mezu. Ondoren, kalejira kantaria egin dute herri erdigunetik zehar.

Arratsaldean Basaurin Be Bagara 365 egunez ekimenaren txanda izan da, Social Antzokian. 2012. urtetik gaur egunera arte auzolanean sortutako abestiak taularatu dituzte hainbat gonbidatuen laguntzaz ordubete iraun duen ikuskizunean. Antzokia beteta egon da.

Gora