→Basauri

Euskarazko film laburren zirkuitua gaur Pozokoetxe Kultur Etxean

Euskarazko zortzi film labur proiektatuko dituzte Pozokoetxe Kultur Etxean. Gainera, Ruben Sanchez zuzendariarekin solasaldia egongo da

Martxoaren 9an, asteazkenez, Basaurik Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua hartuko du Pozokoetxe Kultur Etxean 19:00etatik aurrera. Guztira zortzi lan proiektatuko dituzte: “Euskarazko ekoizpen freskoak dira, ikus-entzuleak hunkituko dituen istorio anitzez kargatuta”, diote Euskaltzaleen Topagunetik. Era berean, Ruben Sanchez gidoilaria izango da -proiektatuko duten Hartz Txiki film laburraren egilea-.

Laburbiraren 13. edizioa da aurtengoa. Otsailaren 25ean jarri zuten martxan eta martxoaren 20ra arte luzatuko da. Guztira, 27 herritara eraman dute euskarazko film laburren zirkuitua, tartean Basaurira eta Etxebarrira (oraindik zehazteke dago zein izango den data).

LABURBIRA 2016

Zea Bingo (5’) – Ane Urkiola, 2015

Erreplika (14’ 30’’) – Iñigo Gaiton Gonzalez de Txabarri, 2015

Jorrai (3’) – Uda films, 2015

Fishura (6’ 45’’) – Yago Mateo, 2015

Bere bizitzetako bat (8’) – Aitor Gametxo, 2014

Brunilda (12’ 50’’) – Eriz Alberdi, 2015

Hartz txiki (16’ 30’’) – “The Arlotes”-Uraitz Soubies, 2015

Semeak (7’ 25’’) – Iker Azkoitia, 2015

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak