→Basauri

Euskarazko kirol kanpusa antolatu du Basauri Kirolakek Aste Santurako

basauri kirolak euskaraz 2012

Multikirola euskaraz praktikatzeko aukera izango dute 4 eta 11 urte bitarteko umeek: jokuak, talde kirolak, atletismoa, patinajea eta igeriketa, besteak beste. Izena emateko epea martxoaren 20ra arte egongo da zabalik.

Basauri Kirolakek Aste Santuko oporretan ‘Multikirola euskaraz kanpusa‘ antolatu du 4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta. “Aprobetxatu oporrak kirola egiteko eta euskaraz mintzatzeko” lelopean, era askotako jarduerak praktikatuko dituzte parte hartzaileek, oro har, jolasen bidez garatuko direnak: herri kirolak, txiki erritmoa, jolasak, fronto-kirolak, atletismoa, futbola, patinajea eta igeriketa. Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du, Euskara sailaren bitartez.

Hiru edo lau eguneko kanpusa izango da, bakoitzaren nahien araberakoa. Hiru egunetako kanpusak martxoaren 30etik apirilaren 1era arte iraungo du eta bazkideek 43,80 euro ordaindu behar dituzte (bazkide ez direnek 53,70 euro). Lau egunetakoa apirilaren 7tik 10era bitartean ospatuko da. 58,40 euroko prezioa du bazkideentzat (bazkide ez direnentzat tasa 71,60 eurokoa da).

Izena emateko epea martxoaren 20an bukatuko da eta Artunduagako kiroldegiko sarrera-gunean egin ahal izango dute interesatuek.

 

EGUNEROKO PROGRAMA ORIENTAGARRIA
9:00-11:00 Jokuak, talde kirolak

11:00-11:30 Hamaiketakoa (ez barne)

11:30-12:30 Beste kirolak: atletismoa eta patinajea, besteak beste

12:30-14:00 Igerilekua

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak