→Basauri

‘Feminizidioa Euskadin eta Nafarroan 2010-2015’ txostena aurkeztuko dute gaur Marienean

Mugarik Gabe Euskadiko Gobernuz Kanpoko Erakundeak ‘Feminizidioa Euskadin eta Nafarroan 2010-2015. Gertaerak, tratamendua prentsan eta epaien analisia‘ txostena argitaratu du, Feminicidio.net webguneko kideen laguntzarekin.

Martxoan zehar Euskal Herriko hainbat tokitan aurkeztuko dute eta horien artean Hego Uribe eskualdean hitzordu bat antolatu dute. Hain zuzen, Basauriko Marienea Emakumeen Etxean lehendabiziko aurkezpena egingo dute martxoaren 13an, astelehenez, 18:30etik aurrera.

FEMINIZIDIOA HIZPIDE

Feminicidio.net-eko kideek burutu duten ikerketa honek 3 eduki nagusi ditu:

1. Hego Euskal Herrian sei urte hauetan egindako feminizidio guztien erregistroa eta analisia, osagai hauek biltzen dituztenak: biktimen eta kaltegileen profila, bien arteko harremana, egindako eraso eta kalte guztiak, aurkitutako kalteberatasunak;
2. Hedabideek kasuei emandako trataeraren azterketa bat, gaztelaniazko 44 komunikabide eta euskarazko 17 komunikabide kontuan hartuta;
3. Epaitegiek kasuei emandako epaien azterketa bat.
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak