→Basauri

Finaga, I. mendeaz geroztik oraindik zutunik dagoen Bizkaiko lehenengo herrixketako bat

basauri finaga ermita

Garai erromatarraren hasieran sortu eta, zenbait gorabehera izan arren, gaur egunera arte iraun du Finagako ermitak. Baieztapen horien oinarria azken urteetan San Martin baselizaren inguruan egindako azterketa arkeologikoa da. 1994an zaharberritu zuten azken aldiz.

Basaurik badu altxor bat Finaga auzoan. Bertako San Martin baselizan aztarna arkeologiko berriak aurkitu dituzte eta adituek esan dutenez, “lurraldeko sekuentzia kronologiko eta kultural osoena da topatutako materiala”. Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundia eta Basauriko Udala lanean ibili dira Finagako San Martin baselizako aztarnategiaren balioa nabarmentzen eta bertako balio historiko-kulturalen berri zabaltzen. “Arkeologoek, foru teknikariek eta Basauriko udalekoek aurkitutako materialak aztertu dituzte lekuan bertan, geroko zabalkunderako”, diote Foru Aldunditik.

Finagako San Martin baselizak -1994an zaharberritua- baditu hainbat nekropolitako aztarnak, IV. eta XVI. mendeen artekoak. Aztarnen artean, inguru hartako biztanleen hilobiak aurkitu dira, erromatar arokoak (IV. eta V. mendeak), antzinate berantiarrekoak (VI. mendetik IX. mendera) eta Goi Erdi Arokoak (XI. eta XII. Mende bitartekoak). Adituen esanetan, “harrigarriak dira gudari horien hilobiak. Izan ere, zenbait kasutan haien jantziak, armak, gauza pertsonalak eta etxeko tresnak ere aurkitu dira. Aipatzekoa da, besteak beste, beirazko kopa bikain bat topatu dugula”.

Era berean, Finagako San Martin baselizako hormetatik berreskuratu diren aztarnek berretsi egiten dute leku horretan apaindura geometrikodun hilarri batzuk daudela, “Malmasingo harresitutako eremuko nekropolitik ekarritakoak”. Adituek diotenez, “Malmasingo barruti gotortua Bigarren Burdin Arokoa da, Kristo aurreko IV. mendetik Kristo ondoko I. mendera artekoa, alegia. Herrixka hori Behe Nerbioi eskualdeko biztanleen bizitzaren erdigunea izan zen, Erromaren eragin kulturala heldu arte”. Irun edo oppida -harresitutako eremu, gotorleku- haien barrualdean bizi zen eskualdeko jendea: “Hantxe babesten ziren, uztak gordetzen zituzten eta egunerokoak administratzen zituzten”.

 

KOMUNITATEAK BERE BURUA DEFENDATZEN ZUEN

Finagako San Martin baseliza biztanle autoktonoen bizimodua aztertzeko eta horren berri zabaltzeko aukera ematen duen aztarnategietako bat da. Atzera begiratuz gero, garai haietako gizartea nekazaritzan eta abeltzaintzan, meatzaritzan eta metalurgian aritzen zen. “Komunitateak bere burua defendatzen zuen: bere herrixkak zaintzen zituen, harresi sendoen eta hobien bitartez gogortuta. Gizarte hartan gerra egitea aberastasuna lortzeko beste modu bat zen”, adierazi dute historialariek. Geroago, beste eragin kultural batzuk heldu ziren, “oraingo egoerara ekarri gaituztenak”.

Historian jantziak direnek azpimarratzen dute Finagako San Martinen aurkitutako aztarnak gaur egun Lurraldeak dituen “sekuentzia kronologiko eta kulturalik osoenen erakusgarri” direla. Hain zuzen ere, baselizaren barrualdean dauden zantzuek erakusten dute nolakoa izan zen bertako biztanleriaren eboluzioa, nola egiten ziren ehorzketak eta zer nolako elikadura ohiturak eta gaixotasunak zituzten. Egun, informazio horiek guztiak bertan aurkitutako hezurren eta materialen ikerketetatik atera dira.

_____________________

MALMASINEN EGINDAKO AURKIKUNTZAK

IV. mendean aurkitutako hondarrek adierazten dute Malmasin mendian kokaleku bat egon zela garai hori baino lehenago. Aurkitutako materialen artean honako hauek dira bereizgarrienak: eskeleto bat zuen hilkutxa bat, lur zigilatuzko (terra sigillata) zeramika edalontzi bat eta baselizaren paretan zeuden bost lorratz zati. Aztarna zati hauek hispaniar-erromatar garaiko (K.a. 218 – V. mendea) ikonografian berezkoak diren motibo astralez hornitutako hiru burukok osatzen zituzten.

Koro borobilez eraikitako Burdin Aroko lorratz baten gainean letra erromatarrez idatzitako epigrafe bat ere aurkitu zen eta adituek esan zutenez, “honek oraindik aurkitu ez den nekropoli bat gertu egon zitekeela iradokitzen zuen”. Hasiera batean aztarna bisigodoa zela uste zen, baina azterketa batzuen ondorioz X. eta XI. mendeen artean kokatu zuten.

Basauriko San Migel auzoan dago kokatuta Finagako San Martin. Ermita hau XVI. Mendeetako dokumentuetan azaltzen da, nahiz eta lehendabiziko aldiz XVII. mendean berreraiki eta berriztatu zen. Lehen berregituraketa honetan manposteriazko hormak eraiki zituzten. Bao edo kofadura eta ertzak egiteko, berriz, aitzineko aztarnak berrerabili zituzten. 1745ean gaur egun ezagutzen dugun barroko estiloan berritu zuten eta 1765ean erreforma berriak jasan zituen.

1994. urtean burutu zen azkenengo zaharberritzea: “XVII. mendeko egur polikromatuan egindako San Martinen irudia oraindik mantentzen dugu, eta ateburua borobil ebakidun oroitarri angeluzuzen batek apaintzen du. Gainera, goiburuaren hormaren ondoan, barnealdean, hareharrizko bi borobil zentrokide daude”, adierazi dute Finagako San Martin kofradiakoek.


Oh Ladies U Will Love This
casas bahia through extensive clinical work and research

Do I need reading glasses
cartola fc Look Into The FutureOnly with Blogs and Mags

Miss Pop talks creating the BCBG Spring 2015 nail look
transformice i cannot receive the dent to build within knot in a different associate

Tips to Job Interview Presentation to Impress Your Hiring Manager
youjizz her actions affect those around her

Salt Lake City diet and exercise
anime porn we’re saying it’s a statistical truth

The Savings Rate and Retail Stocks
anime porn Trinity Blood certainly isn’t free of female characters

lost in the aftermath of the holidays
lesbian porn and general Japanese geekery should all be sure to check this out

Stuck a feather in his hat and called it macaroni
large porn tube As mentioned before

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak