→Basauri

‘Fracking gabeko eremuak’ bihurtu dira Ugao, Galdakao, Etxebarri eta Basauri

basauri frackin ez sinadura bilketa 2014

2013ko martxoan Ugao izan zen lehena eta Basauri azkena, aurtengo urtarrilean. Geuria Sagarrak Talde Ekologistarekin izan da haustura hidraulikoa hizpide hartuta.

2010. urtetik aurrera hainbat al­ditan entzun izan da komunika­bideetan fracking hitza: “Gero eta berri gehiago aurki daiteke haustura hidraulikoaren inguruan, baina energiaren lobby-ak -pre­sio taldeak- oztopo ugari jartzen dizkigu kontzientziarazteko: gi­zarteak, oro har, edo ez ikusiarena egiten du edo ez daki ezer. Euskal­dunok, ordea, oso kontzientziatu­ta gaude”, diote Sagarrak Talde Ekologistako arduradunek.

Frackinga presio handiko flui­do baten bidez harri-geruzak hausteko prozesua da eta, gehien­bat, petrolioa eta gas naturala erautzen dira lurzorutik. Haustu­ra-lan bakoitzean putzu bat zu­latzen da erreserbak dituzten harri-formazioetan, “batzuetan 2.000 metro baino gehiagoko sa­kontasunera heldu arte”, dio talde ekologistak. Presio handiko flui­doa injektatzeak zartadura berriak sortzen ditu harkaitzean, erregai fosilen erauzte-tasak handituz. “Haustura bera egiteko putzu ba­koitzak 31.124.000 litro ur behar­ko ditu eta horien %2a produktu kimikoak dira”, diote.

Horiek horrela, haustura hi­draulikoaren kontra hainbat mu­gimendu sortu dira eta Hego Uri­be eskualdean Basauri, Galdakao, Etxebarri eta Ugao ‘Fracking gabe­ko eremuak’ dira. Ugaoko Udalak 2013ko martxoko Osoko Bilkuran ebatzi zuen teknika honen aurka­ko “jarrera argia eta esplizitua”. Etxebarriren kasuan, 2014ko api­rileko udalbatzan talde politiko guztiek aho batez onartu zuten ‘Fracking gabeko herriaren’ ai­torpena. Maiatzean Galdakaoren hitzarmena heldu zen eta Uda­lak gasa ustiatzeko eta erauzteko ezohiko teknika arbuiatu zuen. Basaurik ere bat egin du frackin­garen kontra 2015eko urtarrileko udalbatzarrean erabakia hartu on­doren.

Sagarrak Taldearen esanetan, “frackinga hainbesterako da nego­zio, Estatu Batuetako konpainiek etorkizuneko merkatuan kokatzen baitute. New York Timesek berak artikulu batean adierazi zuen frac­kingak beste burbuila bat sortuko duela”.

FRACKINGAREN KALTEAK

Kutsadura akustikoa, aire kutsa­dura, paisaien kutsadura edo ur kutsadura dira kalterik nabarme­nenak. “Osasunari dagokionez, kimikoen artean egon badaude mutagenikoak edo minbizi-sor­tzaileak, besteak beste. Hori gutxi balitz, gorputzak ez ditu sustantzia horiek botatzen eta metatu egiten dira”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak