→Basauri

Aitor Arego basauriarrak U21 Premier League-a jokatuko du Athletic Clubekin

Urriaren 26an, asteazkenez, Athletic Clubek U21 Premier League International Cup txapelketari hasiera emango dio bigarren urtez jarraian. Deialdian Aitor Arego basauriarra dago, gaur egun CD Basconian dabilena.

Athletic Club F taldean egokitu dute, Hertha (Berlin), Reading (Ingalaterra) eta Everton (Ingalaterra) taldeekin batera. Talde berlindarra lehenengo aurkaria izango du talde bilbotarrak urriaren 26an 20:00etan American Express Elite Football Performance Centre zelaian. Hurrengo neurketak izango dira azaroaren 23an Readingen kontra eta abenduaren 21ean Evertonen aurka.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak