→Basauri

Galdakaoko Dinamita, Basauriko La Basconia eta Arkotxako Pradera lotu zituen Arratiako tranbiak

galdakao arratiako tranbia erakusketa juanjo olaizola 2015

“Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa. 50 urte Arratiako Tranbia barik” erakusketa ikusgai izan da Galdakaon, eta Juanjo Olaizola historialariak hitzaldia eman du.

arratiako tranbia kronologia 1 geuria komunikabidea 2015Ehun urtetik gora igaro dira Arratia­ko Tranbia izenenez ezaguna zen garraiobidea jaio zenetik. Bilbotik Durango eta Arratiara bitarteko ibil­bidea egiten zuen lehendabiziko tranbia elektrikoa izan zen. 1902. urtean inauguratu zen eta 1964. urtera arte bizirik mantendu zen. 2014an, bere desagerpenaren 50. urteurrena bete denean, omenal­diak egin dizkiote urtetan zehar milaka lagunentzako ezinbesteko erreferentea izan zelako.

Lantegietara zein Bilboko por­tura lanera joateko, baserriko eta fabriketako produkzioa gora eta behera eramateko, baita mendiza­leak Gorbeiara hurreratzeko ere, garraiobide bakarra zen Arratiako Tranbia. “Gure arteko zaharrenek oraindik gogoratzen dituzte hiri­burura heltzeko bi ordutako bidaia luzeak edo Galdakaoko Dinamitara, Basauriko Basconia eta Firestone­ra, Arkotxako (Zaratamo) Pradera anaien kobre galdategira edo Bil­boko Euskaldunara egunero lane­ra joateko ibilbideak, abereen eta landa-produk­tuen etengabeko joan-etorriak, bai­ta Bilbotik gorantz garraiatzen ziren ikatza, mendiza­leak eta bestela­ko produktu ugari ere”, dio Juanjo Olaizola Espainia­ko trenbide histo­rialari eta ikertzai­leak.

 

6 MILIOI BIDAIARI 1950EKO HAMARKADAN

Arriaga antzokitik, Abusutik eta Boluetatik igaro ondoren, Basauri iparraldetik egiten zuen ibilbidea Arratiako Tranbiak, mendebaldetik ekialdera, Zubialdeatik Etxerre au­zoraino (La Basconia, Pozokoetxe, Azbarren, Urbi eta Etxerre) eta on­doren Galdakaorako eta Usansolo­rako bidea egiten zuen, handik Be­diara eta Lemoara joateko. arratiako_tranbia_kronologia_2_geuria_komunikabidea_2015Lemoan bidea banatu egiten zen: Durangora eta Zeanurira.

1950eko hamarkadan eduki zuen Arratiako Tranbiak jarduerarik handiena: urtean 6 milioi bidaiari eramaten zituen, gehienak Bilboal­deko langileak.

Urteak aurrera joan ahala eztan­da-motorearen, gasolinaren eta pe­trolioaren beste deribatu batzuen garaia iritsi zen, automobil priba­tuaren sozializazioan oinarritutako gaur egungo zibilizazioarena, hain zuzen. Eta orduan, 1964ko azaroaren 30ean, Arratiako Tranbia desagertu egin zen.

__________

150 PERTSONA INGURU ERAKUSKETAN

Bere desagerpenaren 50. urteurre­na bete denean, Juanjo Olaizolaren “Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa” eta “Tranvia de Arratia (1902-1964)” liburuen lana osatzeko eta tranbiaren gorabeherak ezagutzera emateko asmoz, “Bilbo­tik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa. 50 urte Arratiako Tranbia barik” erakusketa antolatu du Zertu Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Galdakaon ekainaren 1etik 12ra arte egon zen erakuske­ta eta bertara 150 pertsona inguru hurbildu ziren. Juanjo Olaizolak hi­tzaldia eman zuen Torrezabal Kultur Etxean, 50 bat entzuleren aurrean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak