→Basauri

Juan Jesus Sanchez kantabriarrak irabazi du Ganorabako 2017 Komiki lehiaketa

basauri ganorabakao komiki 2017 irabazleak

Aurten 35 lan aurkeztu dituzte Ganorabakao Komiki lehiaketara: Bizkaiko 10, Euskal Herriko 8 eta Espainiako 17. Hauek izan dira saridunak:

Kultur Basaurik iragarri du zeintzuk izan diren aurtengo Ganorabako Komiki lehiaketako irabazleak. Juan Jesus Sanchez kantabriarrak lehenengo saria eskuratu du El Jardín de las ideas lanari esker. 900 euroko saria jasoko du Sanchezek.

Adrian Arias valentziarrak 450 euroko bigarren saria lortu du Amateur komikiagatik eta Francisco Locbon madrildarrak 300 euro irabazi ditu hirugarren saria eskuratuta Auzo-Mafia lana aurkeztuta. Saririk gabeko euskarazko akzesita Unax Zubeldia hernaniarrarentzako izan da. Zubeldiak 300 euro jasoko ditu. Saririk gabeko Basauriko auto­rerik onenarentzako saria ez dute banatu aurten.

Epaimahaia osatu dute Alex Orbe, Mamen Moreu eta Alberto Muriel marrazkilari eta komikigileek.

35 LAN AURKEZTUAK

Aurten 35 lan aurkeztu dituzte Ganorabakao Komiki lehiaketara: Bizkaiko 10, Euskal Herriko 8 eta Espainiako 17. Aurkeztutako komikietatik 10 emakumeek eginikoak izan dira eta 8 euskaraz eginak izan dira.

Sarituen erakusketa egingo dute Pozokoetxe Kultur Etxean maiatzaren 8tik aurrera. Ondoren, Ganorabako aldizkaria argitaratuko dute sarituak izan diren komikiekin.

KOMIKI AZOKA APIRILEAN

Kultur Basaurik bigarren eskuko, okasio, bildumazaleen eta auto-argitaratutakoen Komiki Azoka antolatuko du apirilaren 30ean, igandez, Arizko Dorretxean.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak