→Basauri

Gaztañabaltzako proiektua berriro martxan jartzea espero du Basauriko Udalak

basauri gaztanabaltza 2016 social antzokia

Ikuskatze-lanak bukatzear ditu Adif-ek. Horrek ahalbidetuko luke Ministerioak emandako 182.000 euroko dirulaguntza jasotzea eta proiektua martxan jartzea.

Ikuskatze-lanak bukatzear ditu Adif-ek. Horrek ahalbidetuko luke Ministerioak emandako 182.000 euroko dirulaguntza jasotzea eta proiektua martxan jartzea

2015etik hamaika gorabehera edukidituen proiektua da Gaztañabaltza-ko estaldura: trintxera luzatzea daasmoa, Social Antzokitik parkerai-noko estalduraren luzapen bat eraikiz. Lehiaketa publikoa aurkeztu etaenpresa bati esleitu ostean, kontratua stand-by-en utzi behar izan zuen Udalak. Horren arrazoia, Adif-ekproiektuak trenbidesarean izangoduen eragina neurtzea.

Gauzak horrela, proiektua berriromartxan jarriko dutela uste du Andoni Busquet alkateak. Alderdi Popularreko Gabriel Rodrigo zinegotziaren galderei erantzunez, “proiektuaren ikuskatze lanak oso aurreratuta ditu Adif-ek eta aurki lanean has gaitezkeela ematen du”, dio Busquetek. 220.000 eurorengatik esleitu du Udalak proiektuaren erredakzioa, horietatik 182.000 euro Espainiako Ministerioak hartu ditu bere gain.

Aurrekontua arindu
Proiektuaren nondik norakoak azalduko dituen txostena idaztea da Gaztañabaltzako estalduraren lehen fasea. Ondoren beste bi faseri aurreegin behar die Udalak: batetik, obren aurrekontua planifikatzea eta, bestetik, estruktura bera eraikitzeko lanak egitea. Proiektua faseka egiteak aurrekontuaren zama arintzea ekarriko luke, urte ezberdinetan banatuta. Rodrigo zinegotzi popularraren hitzetan, ordea, egun 7,3 milioi eurokoaurrekontua duen proiektua aurreraateratzea “zaila edo ezinezkoa izangodela uste dut”.
 
Orduña-Bilbo ibilbidea egitenduen Renferen trenbidearen tarte batestaltzeaz gain, 6.000 metro karratuirabaziko lituzke egungo trintxerak,zehazki, Social Antzokitik Gaztañabaltzako parkera dagoen eremua.
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak