→Basauri

Gazteei zuzendutako 36 etxebizitza eraikitzeko proposamena aurkeztuko du Basaurik

basauri sanmigel 2014 boe etxebizitzak

San Migel auzoan 36 etxebizitza eraikitzeko proposamena luzatuko du Basauriko Udalak Udalbatzean. Gehienbat udalerriko gazteei zuzendutako bizilekuak izango liratezke, 5 urtez alokatzekoak

San Migel auzoan 36 etxebizitza eraikitzeko proposamena luzatuko du Basauriko Udalak Udalbatzean. Gehienbat udalerriko gazteei zuzendutako bizilekuak izango liratezke, 5 urtez alokatzekoak, “hain zuzen ere, gurasoen etxetik alde egitea errazago izan dakien“, diote udal ordezkariek. Era berean, Udalak 4 etxebizitza gordeko lituzke herriko gizarte-beharrizanei aurre egiteko. Hala nola, gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan daudenei eta genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko.

Gobernu taldeak aurkeztuko duen proposamena Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Arloarekin elkarlanean sinatzeko hitzarmena izango litzateke. Akordio horren arabera, Eusko Jaurlaritzak zuzkidura-etxebizitza horien diseinu-, eraikitze- eta kudeaketa-proposamena egingo luke.

Maiatzaren 23an talde gobernuak gainontzeko talde politikoei hitzarmen horren berri emango die Hirigintza Batzordean, ondoren publikoki zabalduko dute proposamena eta 20 eguneko epea egongo da alegazioak egiteko. Epe hori behin igarota, Udalbatzera eramango dute itauna.

Etxebizitza babestuak Sarratun eta Azbarrenen

Zuzkidura-bizitokiez gain, Sarratun etxebizitza babestuak -saltzekoak eta erostekoak- eraikitzea ere sustatzen ari da Jaurlaritza, Basauriko Udalak eta Jaurlaritzak berak 2004an sinatutako hitzarmenari jarraiki.

Beste alde batetik, Azbarrenen eraikiko dituzten etxebizitzei dagokienez, aurreikusi dute errenta-ahalmen urria duten herritarrei -alegia, merkatu librean ezin erosi dezaketenei-, erraztasunak ematea bertan etxebizitza eskuratzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak