→Basauri

Gidabaimen teorikoa euskaraz egiteagatik diru-laguntzak emango dituzte Basaurin

basauri autoeskolak 2016 gidabaimena euskaraz

Basauriko Udalak 100 euroko diru-laguntza emango die 17 eta 23 urte arteko gazteei, gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa euskaraz egiten badute.

Basaurik ‘Gidabaimena euskaraz’ kanpaina abiarazi du beste urte batez, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Alkarbideren, Eudelen eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Horiek horrela, Basauriko Udalak 100 euroko diru-laguntza emango die 17 eta 23 urte arteko gazteei, gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa euskaraz egiten badute.

Ekimen horretara batu diren Basauriko autoeskolen artean daude Baskonia, Irritzi eta Mikel -gidatzen ikasteko saio teoriko eta praktikoak euskaraz jasotzeko materiala eta baliabideak eskaintzen dituzte-.

Lankidetza-hitzarmena

Basauriko Udalak eta aipatutatko autoeskolek lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Lankidetza horri esker, Udalak hornitzen ditu eskuliburuak azterketa teorikoa euskaraz egin ahal izateko, kanpainaren zabalkundeaz arduratzen da eta autoeskolei laguntza ematen die euskararen erabilera bultzatu dezaten.

Autoeskolek, beren aldetik, honako konpromiso hauek hartu dituzte: lan egitea hizkuntza-paisaia euskaraz ere egon dadin, euskaraz eskaintzen dituzten zerbitzuen berri ematea eta ‘Gidabaimena Euskaraz’ kanpainari buruzko informazioa ematea.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak