→Basauri

Gipuzkoa kaleak itxura berria izango du hemendik hiru hilabetera

basauri gipuzkoa kalea 2014

Basauriko Udalak gaur hasiko ditu obrak. Oztopo arkitektonikoak kenduko dituzte, higigarri berriak jarriko dituzte eta kale argitegia hobetuko dute.

Orografia zailtasunei aurre egiteko Basauriko Udalak aurrerapauso bat eman du Basozelai auzoko Gipuzkoa kalean eta gaur hasiko ditu urbanizatze obrak. Auzoegin planaren barruan, Basozelai eta Landa Doktorren kaleen arteko tarteuneko oztopo arkitektonikoak kenduko dituzte: espaloiak zabaldu eta beheratu egingo dituzte. Era berean, Gipuzkoa kaleko 6. atarira doan bidea berrituko dute. Arrapala ipiniko dute gaur egun dauden eskailerak ordezkatuz eta erraztasunez mugitu ezin daitezkeen pertsonentzako egokituz.

Higigarri berriak jartzeaz gain, kale argitegiak eta ur estolderiak ere hobetuko dituzte. Basauriko Udalak 211.644 euro inbertituko ditu urbanizatze lan hauetan eta aurreikusten dutenez martxora arte luzatuko dira obrak.

 

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak