→Basauri

Gitarra eta bateria ikastaroen entzunaldia izango da ekainaren 3an Basaurin

Ikasturteko gitarra eta bateria ikastaroei amaiera emateko entzunaldia izango da ekainaren 3an, Basozelai Gizarte Etxean. Emanaldia 11:30ean hasiko da. Guztira 44 herritarrek hartu dute parte ikastaro bietan: gitarra ikastaroan 25ek eta bateria ikastaroan 19k. Entzunaldiko sarrera doakoa izango da. Kultur Basauri eta Zirt Zart zerbitzuek antolatzen dituzte urtero ikastaro hauek, eta musikan adituak direnek zuzentzen dituzte.

Gora