→Basauri

Haize bortitzak Arizgoitiko arkupeetako teilatuaren zati bat eraman du Basaurin

Haize bolada indartsuak aurreikusi zituen Euskalmetek gaurko. Goizean kalteak eragin ditu Basauriko Arizgoiti auzoan. 11.30etan haize ufada bortitz batek arkupeetako teilatuaren zati bat altxatu eta eraman du. Gertaeraren momentuan ez zegoen inor gertu eta egurrezko xaflek ez dute inor harrapatu. Arizgoiti plaza eta Bidearte kalean gertatu da ezbeharra. Udaltzaingoa bertaratu egin da eta tokia inguratzeko agindua eman du auzotarrak babesteko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak