→Basauri

HAPOaren aldaketa puntualak Azbarren auzoaren eraberritzea ekarriko du Basaurin

basauri azbarren 2017 sarratu hapo

Azbarren auzoan 345 etxebizitza egingo dituzte, denak Babes Ofizialekoak. Udalbatzak onartu egin du HAPOaren aldaketa EAJ, EH Bildu, PSE eta PPren aldeko botoekin.

Azbarren auzoan 345 etxebizitza egingo dituzte, denak Babes Ofizialekoak. Udalbatzak onartu egin du HAPOaren aldaketa EAJren, EH Bilduren, PSEren eta PPren aldeko botoekin

Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) Azbarreneko aldaketa puntuala onartu du Basauriko udalbatzak. Besteak beste, udal gobernu taldeak planteatu dituen ondorengo ideiak onetsi dituzte: trenbidea udalerrian hobeto integratzeko proposamena, Metroaren 5. lineako beste geltoki bat egin ahal izateko lurzorua erreserbatzea, zaratari buruzko azterlanaren ondorioak eta gomendioak txertatzekoa eta zuzkidura-bizitokietarako lurzati bat xedatzea.

HAPOren Azbarreneko aldaketa puntualak eutsi egiten die eremu horretan etxebizitza babestua sustatzeari buruz Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmenetan jasotako konpromisoei. Gauzak horrela, Azbarren auzoa eraberritzeko proiektuan 345 etxebitza eraikitzea adosten da, denak “%100ean” Babes Ofizialeko planteamenduan.

Azkenekoz, 2007ko ekainean onetsi zuten Basauriko HAPOren aldaketa Azbarren auzoari dagokionez eta ordura arte urbanizagarria zen lurzorua, hiri-lurzoru izatera igaro zen. Modu horretan eraikigarritasuna handitu zen bertan, etxebizitza kopuruari zegokionez. Era berean, babestutako etxebizitzaren portzentajea %65etik %100era igo zen.

HAPOaren aldaketa puntualak EAJren, EH Bilduren, PSEren eta PPren aldeko botoa izan du, Basauri Baik abstentziora jo du eta Sergio Recio zinegotziak kontran bozkatu du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak