→Basauri

Basconia fabrika zegoen eremuan 300 etxebizitza eraikitzea aurreikusi dute

basauri basconia fabrika 2017 larrazabal kalea

HAPOa berrikustea onartu du Basauriko osoko bilkurak. Basconiako azalerari dagokionez, zoru industrailetik zoru mistoa izatera pasako litzateke.

HAPOa berrikustea onartu du Basauriko osoko bilkurak. Basconiako azalerari dagokionez, zoru industrailetik zoru mistoa izatera pasako litzateke

Basauriko osoko bilkurak onartu berri du Hiri-Antolamenduko Plan Orokorrean (HAPO) berrikuspena egitea. Hain zuzen, herri iraunkorrean oinarritutako proposamena aurreratu dute, orekadun hazkundea eta bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin: “Basauri herri iraunkorra, atsegina eta irisgarria izatea bilatzen dugu proposamen honekin. Era berean, jarduera ekonomikoa garatzea da xedea”, diote gobernu taldeko ordezkariek.

Plan horren erredakzioan puntu nagusiak dira: ingurumenaren alde lan egitea; hiri-eredu orekatu baterantz egitea; gune zaharkituak, degradatuak edo irisgarritasun arazoekin daudenak berritzea; eta etxebizitza-eskaria asetzeko bizitegi-lurzorua planifikatzea. Halaber, jarduera ekonomiko berriak gauzatzeko lurzoru gehiago lortzea, eta natura-guneak eta biodibertsitate lokala babestea bilatuko dute.

Etxebizitza-eskariari dagokionez, Basconia lantegia zegoen lursaila zoru industriala izatetik erabilera mistoa izateko proposamena luzatzen du planaren berrikusketak. Modu horretan, hirigunera hurbilago dagoen eremuan 300 etxebizitza berri eraikitzea eta jarduera ekonomikoa ibai-ertzean ezartzea aurreikusten du planak.

HAPOaren berrikusketa honek EAJren aldeko botoa izan du, EH Bilduk abstentziora jo du, eta PSEk, PPk, Basauri Baik eta Sergio Recio zinegotziak kontran bozkatu dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak