→Basauri

Hasi dira Basauriko jaiak!

Arratsaldeko 19:00etan bota dute Basauriko udaletxeko balkoitik aurtengo San Fausto jaiei hasiera eman dien suziria. Elikagaien Bankuko ordezkari Maite Gordo eta Patxi Mujika izan dira txupinazoaren aurretik pregoia irakurtzeaz arduratu direnak, eta haiekin batera ikusi ditugu udaletxeko balkoian Andoni Busquet Basauriko alkatea, Asier Ogiza Herriko Taldeakeko lehendakaria eta alkate txikiak, Ane Bagan eta Iraultza Herrera, herritarrei Basauriko festez gozatzeko gonbita luzatuz.

Esanda bezala, 19:00ak pasatxoan bota dute suziria, eta horren ostean abiatu dira koadrilak Nagusia kalean behera Solobarria plazara arte, Eskarabillera buru zutela. Halaxe eman zaie hasiera hilaren 18ra arte luzatuko diren eta 200 ekitaldi baino gehiago bilduko dituzten Basauriko San Fausto jaiei.

Festen hasierarekin batera, udaletxeko ordularian argiztapena ezarri du Basauriko Udalak, gauez ere arazorik gabe ikus dadin. Sistema berri honek data seinalatuetan erlojua kolore bereziz argiztatzeko aukera ere ematen du, besteak beste, Gabonetan.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|