→Arrigorriaga

Hautagaitza errepikatuko dute alkate gehienek maiatzeko bozetan

Andoni Busquet (Basauri), Ibon Uribe (Galdakao), Asier Albizua (Arrigorria­ga), Loren Oliva (Etxebarri) eta Ekaitz Mentxaka (Ugao) alkateek maiatzaren 24an ospatuko diren Udal Hauteskun­deetarako hautagaitza errepikatuko dute. Horrela adierazi dute Eusko Al­derdi Jeltzaleak eta La Voz del Pueblo alderdiak. Bost alkateek lehenengo legeladia burutuko dute aurten eta bigarrengoari ekiteko erabakia hartu dute, bozetako emaitzek hala ager­tuz gero. Aipatzekoa da Basaurin ho­geita bost urtez Basaurin lanean izan diren Loly de Juan (PSE) eta Jose Ma­ria Agüeros (PP) politikariak ez direla hautagai izango.

Era berean, beste alderdietako hautagaiak aurkeztu dituzte zenbait herritan. Hala nola, Basaurin Natalia Gardeazabal da EH Bilduko hauta­gaia eta Soraya Morla, PSEkoa; Gal­dakaoren kasuan, Beatriz Ilardia da EH Bilduko hautagaia eta Etxebarrin Guillermo Ortegak hartuko du EAJ­ren ordezkaritza.

Hautagaiak aurkezteko epea apirilaren 15ean hasiko da eta hila­ren 20ra arte luzatuko da. Hautagai-zerrenden aldarrikapenak apirila­ren 27an egingo dira eta maiatzaren 8an emango diote hasiera hautes­kunde-kanpainari, maiatzaren 22ra arte. Bozketa-eguna maiatzaren 24an izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak