→Arrigorriaga

Hego Uribe otsailaren 13tik aurrera mozorrotuko da

basauri karnabas 2014

Eskualdeko herriek 2015eko Inauteriak ospatuko dituzte, kaleak eta ikastetxeak alaituz. Basaurin 5.000 euro inguru banatuko dituzte saritan eta Galdakaon 800 euro. 

Otsaila heldu da eta harekin, mo­zorrotzeko ordua. Basaurin Inau­teriakKarnabas izenez ezaguna­goak-, hilaren 13tik 17ra bitartean ospatuko dituzte. Inautxo pertso­naiak irekiko du inauteri programa, aurreko urteetan egin duen bezala. Aurreko edizioetan antolatu duten moduan, aurten ere Basauriko den­dak eta ostalariak inauterien parte izango dira, apainketa eta mozo­rrorik onenak sarituko baitituzte.

Parte hartu nahi duten merka­tariek izena eman beharko dute otsailaren 9a baino lehen Bidear­te kaleko Kultua sailean edo kul­tura@basauri.net helbide elek­tronikora idatziz. Ez dira faltako, besteak beste, desfileak, jaiak, kalejirak eta tailerrak. Otsailaren 14an eta 17an antolatu diren mo­zorro lehiaketetan parte hartu nahi dutenek otsailaren 13ra arte dute izena emateko aukera Bidearte ka­leko Kultura sailean 08:00etatik 15:00ak arte.

Sariei dagokienez, otsailaren 14an 2.800 eta 500 euro banatuko dituzte talde familiarren eta talde seniorren artean, hurrenez hurrez. Otsailaren 17an umeen mozorro lehiaketa burutuko da eta bertan 1.050 euro banatuko dituzte bale trukakorretan, Basauriko dendetan gastatzeko. Merkatariek eta ostala­riek, berriz, 100 euro eta Bizkaiko irrati batean establezimenduaren publizitate spota irabaz ditzakete (300 eurotan baloratua).

Mozolloker izango da Galdakaoko 2015eko inauterien ikur nagusia otsailaren 13tik 17ra bitartean, nahiz eta inauterien azken ekintzak hilaren 21era arte luzatuko diren. Inauterietako desfilean parte hartu nahi duten taldeek otsailaren 12a arte dute izena emateko Torrezabal Kultur Etxean. Guztira, 800 euro banatuko ditu Mozollokerrek sarietan. Aurtengo egitarauan Usansoloko ekintzak edo 3 eta 15 urte arteko gazteentzako inauteri-festa goraipatu nahi izan dute Galdakaoko Udaletik. “Aurtengo inauterietako egitaraua edukiz eta ekintzez bete dugu, beti ere udalerriko elkarteen parte hartzearekin”, dio Aitor Torrecilla Kultura zinegotziak.

Arrigorriagan ere otsailaren 13an hasiko da inauteri programa. Lehendabizi eskolan ospatuko da 15:15etatik 19:00etara Udal Ki­roldegian. Abusuko Gaztetxokoan inauterietako jaia ospatuko da 17:00etatik 20:00etara. Otsaila­ren 14an Gazteguneak hartuko du inauteri jaia 18:00etatik aurrera. Astebete geroago, hilaren 21ean, Abusuko inauteriak izango dira.

Etxebarrin inauteriak otsaila­ren 14an ospatuko dira. Desfilea 18:00etan hasiko da eta Uriba­rribarri-Amezola bidegurutzetik frontoiko ateraino izango du ibil­bidea. Taldekako parte-hartzaileen hitzordua 17:30ean izango da eta bakarkakoena 17:45ean. Inauteri-jaia, euria egin edo ez, 18:15ean izango da udal-frontoian. Frontoi­ko ateak 17:30etik aurrera ireki­ko zaizkie ikusleei. Desfilea ikusi nahi dutenek otsailaren 10ean, 11n eta 12an sarrerak hartzeko aukera izango dute, CIMEko biga­rren solairuko arlo soziokultura­lean 10:00etatik 13:00ak arte eta Kultur Etxean 17:00etatik 19:00ak arte. Sarrerak doakoak dira baina edukiera mugatua dela adierazi dute antolatzaileek.

Ugaoko Udalak 2015ko Inauteriak ospatzeko egitaraua antolatu du, eskola publikoarekin eta El Jaro Udal Kiroldegiarekin batera. “Batez ere familiari begira egindako egitarau honek desfilea izango du hasteko eta, ostean etorriko dira eskolako umeen emanaldia, txokolate-jana, musika, jolasak eta, otsailaren 17an egitarauari amaiera emango dion kiskailu-ehorzketa“, diote antolatzaileek. Aurten, berrikuntza gisa, Kiroldegiko koreografia ikastaroko ikasleek erakustaldi bat egingo dute eta jarraian, herritar guztiei zabalik egongo den Zumba eta Zumbakids animazioa egongo da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak