→Basauri

Basauriko Hirigintzari buruzko herri-galdeketa geldiarazi du Bilboko Auzitegiak

basauri san fausto bidebieta pozokoetxe 2016 plan berria maketa

Basauriko Udalak jakinarazi duenez, Pozokoetxe-Bidebieta-San Fausto eremuen inguruko herri-galdeketa geldiarazi du Bilboko Auzitegiak.

Basauriko Udalak jakinarazi duenez, irailaren 25ean ospatu behar zen Pozokoetxe-Bidebieta-San Fausto eremuen inguruko herri-galdeketa geldiarazi du Bilboko Auzitegiak. Joan den ostegunean Espainiar Estatuko Abokatutzak kautelazko etendura eskatu eta errekurtsoa jarri zuen Udalak ostiralean. Bilboko Auzitegiak gaur bertan eman du ezagutzera epaia.

Andoni Busquet herriko alkateak adierazi duenez, “Estatuko Abokatutzaren irizpideak politikoak dira guztiz, ez juridikoak. Udalaren eta basauriarren burujabetzaren eta erabakitze-ahalmenaren kontrako eraso zuzena da”. Basauriko Udalak adierazi du epaileen erabakia onartu egingo duela, herri galdeketa bertan behera uztiko duela, baina ez duela atea erabat ixten: “Epaitegiaren erabakia apelatuko duela eta, etorkizun labur batean, herri galdeketa posible egiteko bide gehiago bilatuko dituela”.

EH Bilduren arabera, herri-galdeketarekin aurrera egin beharko luke Udalak, desobedientzia jarrera erakusti eta herritarren eskubidea bermatu. Basauri Bai alderdiak gaur bertan adierazi du ezezko botoaren alde egingo lukeela igandeko galdeketan. Era berean, herritarrei galdetzearen alde agertu da, baina ez zaio egokia iruditzen herri-kontsulta nola bideratu den. PSE eta Alderdi Popularraren kasuan, biak agertu dira gobernu taldea osatzen duen EAJ eta oposizioan dagoen EH Bildu alderdiek adostutako herri-galdeketaren aurka.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak