→Basauri

Sanfaustoetan ekintza berriak antolatzeko erronkari aurre egin dio Herriko Taldeakek

basauri herriko taldeak 2017 batzordea

Aurtengo Herriko Taldeakeko batzordea eratu dute berriki. Aritz Urtiaga itsaslapurtarra izango da lehendakari berria eta berarekin izan gara.

Aurtengo Herriko Taldeakeko batzordea eratu dute berriki. Aritz Urtiaga itsaslapurtarra izango da lehendakari berria eta berarekin izan gara

Basauriko Jaiak prestatzeko batzordea osatu dute dagoeneko. Aritz Urtiaga izango da lehendakaria (Itsaslapurrak) eta berarekin batera taldean egongo dira: Diana Garcia (Alaiak), Jon Zugazagoitia (Mozkorrak), Raquel Martin (Aldatxa), Roberto Almanza (Hauspoak), Saioa Medina (Zigorrak), Ruth Cuesta (Basajaunak) eta Aratz Buitron (Edurre).

Oraindik ez gara buru belarri jarri lanean sanfaustoak antolatzeko, baina dagoeneko zenbait bilera egin ditugu martxa hartzeko”, dio Urtiagak: “Egitaraua basauriar guztion gustukoa izateko lan egingo dugu eta seguru nago gauza berriak eta ezberdinak egongo direla”.

Musika kontzertuen auziaz galdetuta Urtiagak adierazi du erabiliko duten estrategia betikoa izango dela: “Koadrilei proposamenak eskatzea, jendearen nahiak entzuteko eta posible denean, aukeraketa egiteko”.

ERANTZUKIZUNA, BAINA POZIK

26 urterekin Herriko Taldeakeko lehendakari da Urtiaga: “Kontuan izanda gure herriko jaiek basauriarrentzako zein kanpokoentzako duten garrantzia, Herriko Taldeaken lehendakaria izateak erantzukizun eta poztasun handia suposatzen du”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak