→Basauri

‘Hiru buruko munstroa’ dokumentala aurkeztuko du GEURIAk gaur

Basaurin gertatutako sexu abusuen inguruko dokumentala aurkeztuko du GEURIAk gaur gauean. Pepe Godoy basauriarrak lehen salaketa publiko egin zuenetik, iazko azarotik, sei izan dira guztira gizon beraren aurka herrian jarritako denuntziak, bide beretik denak.

Guztiak preskribatuta zeuden ordurako, eta beraz, ezin izan izan da hauengatik akusatuaren aurkako ikerketa judiziala abiatu. Pepek salaketa publiko egin aurretik, ordea, gizon berarengandik sexu abusuak jasan zituela salatu zuen Basauriko adin txikiko batek2016an izan zen hori, baina akusatuaren aurkako frogarik ez zegoenez, artxibatu egin zuten denuntzia.

Ertzaintzak, ordea, ustezko abusatzailearen aurkako zantzuak aurkitu zituen joan den hilean, eta ondorioz, poliziak atxilotu egin zuen 60 urteko gizona. Epaileak aske utzi du gizona, kargupean eta kautelazko neurririk gabe. Biktimak sexu abusuen inguruko epaiketaren zain daude orain.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak