→Basauri

I. Kirol-elkartasun topaketa ekainaren 27an Artunduaga kiroldegian

Basauriko Udalak eta Nagusia Kiroldegiak elikagaiak biltzeko jardunaldia antolatu dute ekainaren 27rako. Oina­rrizkoena behar duten familiei elikagaiak bideratzea izango da helburua, Basauriko Gurutze Gorriaren eskutik. Egun osoko jarduerak antolatu dituzte, hala nola, spinninga, korrika egite­ko zintak edo karate ikastaroak, eta horietan parte hartzeko ‘sal­neurria’ elikagairen bat ematea izango da. Korrika egiteko zintak erabiltzearen kasuan, kilome­troak ‘erosteko’ aukera izango du interesatuak Nagusia Kiroldegia­ren webgunearen bidez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak